Nortzuk gara?

Mundaka Surf Camp apartamentuak familiako enpresa bat da.

Gure familia, jatorriz Mundakarra, hainbat belaunalditan itsasoari lotuta egon da,
bai arrantzagatik, bai surfagatik.

Hasieratik, proiektuaren asmoa urtero munduko herrialde guztietatik Mundakako ezker olatuaren bila datozen surflarientzat ostatu bat sortzea zen. Gure ustez, esperientzia aberasgarria da beste kultura batzuetako jendearekin elkartzea, harik eta gehiago guztiek surfaren filosofia bera partekatzen dutenean (legeak, ohiturak, hizkera…).

Ezagun da surfak naturarekiko eta itsasoarekiko erakusten duen errespetua. Horregatik, Mundaka Surf Campen oso arduratuta gaude ingurumenarekin. Erabilera bakarreko plastikoak ekiditzen ditugu eta garbiketarako produktu ekologikoez baliatzen gara.

Mundaka Surf Camp guztiz berrizturiko eraikina da.

Bestalde, antzina, eraikinaren atzealdean botika-ostekatzea zegoen. Han botikariak
medikamentuak prestatzen eta biltegiratzen zituen. Eraikinaren aurrealdean botika zegoen, sendagaiak saltzeko. Gaur egun, oraindik jatorrizko egurrezko habe batzuk eta jatorrizko harri horma ikus daitezke.

Obra hau zero kilomentro filosofian oinarriturik berriztu da. Materialen, eraikuntza-tekniken eta tokiko eskulanaren erabilera sustatuz. Horrela obraren karbono isuriak eta garraio- energien kontsumoa murriztu dira, desplazamenduak ekidituz eta tokiko ekonomia bultzatuz.

Eraikinak aerotermia sistema dauka. Bero-ponpa batek bero trukaketari esker ura berotzen du, eta horrela, ur bero sanitarioa sor daiteke urte osoan zehar.

Mundaka Surf Camp apartamentuak 2021. urtean inauguratu ziren.