Apartamentuak
Zortzi apartamentu dira. Bakoitzak bere bainugela eta guztiz hornituriko sukaldea daukalarik.


Laida apartamentua
Laida apartamentu modernoa da, ohe bikoitza eta ohe bikoitzeko sofa bat daukalarik. Bainugela pribatua, guztiz hornitutako sukaldea eta herriko plazarantz ematen duen balkoi bat dauka.
Aukera ezin hobea lau pertsonarentzat.

Bakio apartamentua
Bakio apartamentu moderno bat da, ohe bikoitz bat eta ohe sofa bat dituena.
Apartamentu honek guztiz hornitutako sukaldea eta bainugela pribatua ditu.
Ezin hobea da bi edo hiru pertsonarentzat.

Ogeia apartamentua
Ogeia gure apartamenturik txikiena da, baina begiratoki argitsu batekin. Gainerako apartamentuek bezala, ohe bikoitza, guztiz hornitutako sukaldea eta bainugela pribatua ditu.
Ezin hobea da bi pertsonentzat.

Laga apartamentua
Bigarren solairuan Laga apartamentua dago. Laida apartamentua bezala, ohe bikoitza eta ohe bikoitzeko sofa eroso bat ditu. Apartamentuak bainugela pribatua, Smart Tv, bainugela eta guztiz hornitutako sukaldea ditu.
Hiruzpalau lagunentzat da aproposa.

Txorro apartamentua
Txorro gure apartamentu ertaina da. Mundakako kalexka tradizionaletara ematen duen balkoi txiki bat duen ostatua da.
Ohe bikoitz bat eta ohe sofa bat ditu, eta gure apartamentuak bezala, guztiz hornituriko sukaldea eta bainugela pribatu bat.
Hiru pertsonentzat aproposa da.

San Juan apartamentua
San Juan (Gaztelugatxeko San Juan) apartamentu txikia baina argitsua bi pertsonentzako ostatu aproposa da.
Apartamentuak ohe bikoitza, smart TV, guztiz hornitutako sukaldea eta ezer faltako ez zaion bainugela ditu.

Izaro apartamentua
Izaro eta Barra apartamentuak goiko pisuan dauden bi ostatuak dira, eta ziur aski Mundaka Surf Campeko ikusgarrienak.
Izaro elbarrientzat egokitutako apartamentua da eta ohe bikoitza eta ohe sofa bat ditu. Apartamentu hau berezi bihurtzen duena plazarantz ematen duen leihate handia da.
Sukalde ekipatua, bainugela egokitua, janzteko gela eta Smart TV ditu.
Hiruzpalau lagunentzat da aproposa.

Barra apartamentua
Barra apartamentua, gure ostatu izarra da. Gela honetatik Mundakako leku politenak ikus daitezke, hala nola Santa Katalina ermita, Barra olatua edo portua.
Ohe bikoitza eta ohe sofa bat ditu. Espazio irekia eta zabala da. Gainera, guztiz hornitutako sukaldea eta bainugela pribatua ditu.
Hiruzpalau pertsonentzat aproposa da.