Euskal Herriko Olatu Erraldoien Txapelketa

Urtarrilaren 12tik Martxoaren 31rarte #sorginetxebigwave Erronkaren itxarote epea izango da! Euskal Herriko Olatu Erraldoien Txapelketa honetan 18 surflari hartuko dute parte (bertoko 2 surflari, 6 Gipuzkoar (GSF), 6 Bizkaitar (BSF) eta 4 wildcard (EHSF) ) Adi egon deialdirako hurrengo itsasaldietan!!

SORGIN ETXE DEBA
BIG WAVE ERRONKA II

Txapelketaren helburua: 
Txapelketaren helburua, olatu handietako txapelketa bat burutzea da, euskal surflarien disziplina honen garapenerako. Bestetik, EHSFk proba hau erabiliko du modalitate honetako sailkapen bat burutzeko, sailkapen hau etorkizunean sor daitezkeen hautaketa prozesuetarako baliatuz. Azkenik, txapelketa honen bitartez, olatu handietako surflari berriak ezagutzera eman nahi ditu, egun ezagunak direnen oihartzuna handitzen lagunduz. 
o Datak:
Itxarote epea: 2019/01/12 – 2019/03/31 
o Kategoriak: 
Open 
o Lehiaketa sistema:
Egun bateko txapelketa. 
18 surflari: 
· 2 Surfista lokal + 2 suplente (Zurrunbilo Surf Elkartea) 
· 6 Surfista + 4 suplente GSF olatu handietako komisioa 
· 6 Surfista + 4 suplente BSF olatu handietako komisioa 
· 4 Wildcard EHSF + 2 suplente.

Eliminatze errondak: 
· R1: 3 txanda 6 surflarikoak -> Txandetako lehenak finalera (R3) sailkatuko dira, 2. eta 3. sailkatuak R2 (repeska). 
· R2: 6 surflariko txanda 1(repeska) -> Lehen 3 sailkatuak finalera (R3) 
· R3: 6 surflariko finala 
Prioritate sistema: 
· Partehartzaileek 6ko prioritate sistema izango dute. 
o Sariak:
Irabazlearen saria + 150€ 
Partehartzaile guztiek 50€ko donazio bat jasoko dute.

o Seeding.
Antolakuntzak antolatuko ditu txandak, modu parekatuan, horretarako surflari bakoitzaren ibilbidea kontutan hartuz. 
o Izen emateak ·
Epea: 
· Eguna: 2019/01/08, ordua: 24:00. · Zenbatekoa: DOHAIN.